Kodi (softwarea)

 Kodi
Jatorria
Sorrera-urtea2002
Azken bertsioa21.0
Behar dituFFmpeg (en) Itzuli
Ezaugarriak
Euskarriax86 (en) Itzuli, x86-64 (en) Itzuli, ARM arkitektura eta PowerPC (en) Itzuli
Sarrera gailuaukimen-pantaila
Programazio-lengoaiaC, C++ eta Python
Sistema eragileaFree Lossless Audio Codec (en) Itzuli eta XBMC Smart Playlist (en) Itzuli
Irakur dezakeMicrosoft Windows, Linux, FreeBSD, macOS, Apple TV (en) Itzuli, iOS eta Android
Idatz dezakeFree Lossless Audio Codec (en) Itzuli eta XBMC Smart Playlist (en) Itzuli
Egile-eskubideakcopyright, egile-eskubideen titularrak jabari publikoari eskainia
LizentziaGPLv2
Euskaraz
EuskarazHein handi batean Bai

Kodi.tv
Facebook: kodientertainment Twitter: koditv Mastodon: Kodi@mastodon.cloud Youtube: UC6x188s3i578fRiwr2s_TMg GitHub: xbmc Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/xbmc/xbmc

Kodi, lehenago Xbox Media Center, edo laburrago XBMC, XBMC Fundazioak garatutako doako software-aplikazio bat da, software librez eraikia, filmak, audioak eta kode irekiko hedabideen ekoizpenak erreproduzitzeko. Irabazi-asmorik gabeko partzuergo teknologiko batek sortu zuen eta kudeatzen du Kodi. Hainbat sistema eragile eta hardware-plataformatarako eskuragarri dago. Kodi softwareak erabiltzaileei aukera ematen die sekuentzien bidezko transmisio-bide gehienak erreproduzitzeko eta ikusteko, hala nola audioak, podcastak eta Interneteko hainbat formatutako bideoak, eta tokiko eta sareko biltegiratze-bitartekoen multimedia-fitxategi digitalak ere bai.

Etxeko zinemarako plataforma anitzeko aplikazioa da PCrako. Kodi pertsonalizagarria da: azaleko itxura alda daitezke, eta gehigarri asko onartzen ditu, horietako batzuk multimedia edukietara denbora errealean sartzeko aukera ematen diete erabiltzaileei, hainbat telebista kate eta irrati katetarako bidea errazten du, Amazon Prime Instant Video, Crackle, Pandora Internet Radio, Rhapsody, Spotify, ETB Nahieran eta YouTube bezalako lineako zerbitzuekiko bideak zabaltzen ditu, gehigarri egokiak intalatuz gero.

Softwarea 2002an sortu zen Xbox Media Player izeneko garapen independenteko multimedia erreproduzitzaile gisa, lehen belaunaldiko Xbox jokoen kontsolarako, eta 2004an Xbox Media Center (XBMC bezala laburtua eta 2008an izen ofizial bezala hartua). Beranduago XBMC izenarekin Androiden oinarritutako sistema eragileetarako jatorrizko aplikazio bezala eskuragarri egon zen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search